top of page

Milesker aktür, dantzari eta soinularier horrelako ikusgarri ederrarentzat…

Milesker dendarieri, laguntzaileeri eta partzuer guzieri horrelako xedea, egingarri bilakaturik…

Milesker Pantxika Urruty, Sophie Larrandaburu, Guillaume Irigoyen, Patxi Iriart, Sebastien Paulini, Jean Pierre Marlin  eta Patrick Calvet zuen lan xoragarriarentzat !

Milesker bulegoko kideeri eman duten guziarentzat!

Milesker nunbrian jin den publikoari, eta ukan duen konfiantxarentzat!

Bukatu da

September 16, 2018

Hara … urte bete eta aberatsaren ondotik Andereserora Hiriburun pastoralaren azken emanaladia iragan da. Bainan zorionezkoa izan da, berriz ere lortu duen arrakastari esker.

1500 jende baino gehiago kartsutasunez beteak ….

1500 jende xutik, pastoraleko 150 partaiden txalotzen , horra han zirenek gogoan beti izanen duten oroitzapen indartsua.

1500 jende esku zartaka, irriz edo gorrien oihukatzen …

1500 jende tuntik atera gabe Andereseroraren azken kantuan …

1500 jende azken emanaldiak sortzen duen bihotz ximikoaren partekatzen …

Ekainaren 3ko eta Irailaren 16ko bi egun bereziak betikotz daizke bihotzetan eta Hiribururen historia haundi eginen dute.

Biba Andere Serora ! Biba Hiriburu ! Biba Pastorala !

Talde guzia

September 06, 2018

Argazki hori da 150 presunek bizi izan duten giza abentura zoragarriaren lekukoa.

Tinkotasun, lan, zorroztasun bainan ere irri, enbeia, plazer, harrotasun eta elkartasunak kulunkatu dute emozioz kargatua izan den urtea.

Gure pastoralzaleak ez direa ederrak?

Irailaren 16ari begira

August 16, 2018

Ekainaren 3ko lehen emanaldi arrakastatsuaren ondotik, Hiriburuko pastoralzaleak berriz lanean hasiak dira irailaren 16koaren bigarren eta azkenaren prestatzeko. 

Eguna pastoraleko aktür, soinulari eta kabalen ibilaldiarekin hasiko da goizeko 11etan. Lissagueko kaperan hasiko da, Plaza Berrin bururatzeko mutxikoak emanez.
300 bazkari xerbitxatuak izanen dira publiko goixtiarrari eta pastorala arratsaldeko 3ak eterditan ttanko emana izanen da, peko plazan, denak xoratu dituen aterbe haundiaren azpian, euria balitz beharrezakoa izanen dena eta iguzkia balitz, haren itzalaz gozatzeko.
 

Pastoraleko txartelak salgai:

 

Hiriburuko Herriko Etxea (05 59 44 15 27)

Elkar liburudenda (Baiona)

Xuriatea jatetxea (Hazparne)

Xibero Bio (Maule)

Kukuxka liburudenda (Donibane Garazi)

Oronos Spar (Baigorri)

Bazkariko txartelak salgai 20€tan Hiriburuko herriko etxean edo erreserbatuz meilez : hiriburupastorala.repas@gmail.com

Bikain !

June 05, 2018

Asken Mustrakak...

May 30, 2018

Asken mustrakak pastoraleko ta taula gainean...

Aterbe bat !

May 30, 2018

Aterbearen plantatzea ekainearen 3ko, hiriburuko pilota plazan...

Biba laguntzailek ! Biba Pastorala !

Bazkariko txartealak

May 21, 2018

Bazkariko txartealak (20€) salgai dira Hiriburuko Herriko Etxean eta mana daitezke helbide elektroniko huntan : hiriburupastorala.repas@gmail.com

Bazkariaren txartelak oren batak aintzin behar dira erretiratu, bestela berriz salgai emanak izanen dira.

Bazkaria Plaza Berrin 20€

Entsalada misto

Axoa eta irrisa

Ardi Gasna

Sagar tarta

Kafea eta arnoa

Sartzeak salgai !

May 10, 2018

Pastoraleko txartelak salgai izanen dira maiatzaren 3tik goiti toki hauetan:

 


Hiriburuko Herriko Etxea (05 59 44 15 27)

Hazparneko Xuriatea jatetxean

Baionako Elkar liburudenda
Mauleko Xibero Bio saltokian

Donibane Garaziko Kukuxka liburudenda

Baigorriko Oronos Spar saltokian

 

 

Sartzeak: 15€ - dohainik 12 urteetaraino

 

Ekainaren 3ko programa

10ak30tan: pastoralaren meza elizan

11ak30tan: Pastoralaren desfilea Andereserineetik Plaza Berriraino

 

15h30 ANDERE SERORA HIRIBURUN PASTORALA

19h Talo, ostatu eta musika 

Horra, horra, pastoralaren afitxa

April 25, 2018

Denek igurikatzen zinuten!

Horra, horra Andere Serora Hiriburun pastoralaren afitxa!

Ondoko egunetan Iparraldeko herri eta hiri guzietan ikusten ahalko duzue.

Ane Miren Luja  gaztearen afitxa dute pastoralzaleek hautatu beste 17 obren artean.

Laster artista horren ezagutzeko parada izanen duzue ondoko artikuluetan.

Konferentzia : Ongia eta Gaizkia Pastoraletan

April 12, 2018

2018ko apirilaren 28an, Hiriburuko La Perle gelan, Patrick Queheille dantza-erakasle eta pastorala-idazleak hitzaldi bat eman zuen ongiaz eta gaizkiaz Zuberoako pastoraletan. Hiriburun 2018ko ekainaren 3an iragaitekoa den "Andere serora Hiriburun" pastoralaren ildotik antolatu zen hitzaldia. Frantsesez egin zen, antolatzaileek galdeginik.

Afitxa zoingehiagoka

February 15, 2018

Anderserora Hiriburun pastoralaren bi agerraldientzat 2018ko ekainaren 3an eta irailaren 16an, Hiriburu Pastorala 2018 elkarteak zoingehiagoka bat antolatzen du afitxarentzat.

Afitxa horren bidez, pastoralaren hainbat euskarritan baliatua izanen da (4000 aletan ateraia daiken pastoralaren liburuttoan adibidez).

Edozein presuna fisikok parte har dezake.

 

2018ko martxoaren 15eko aurkeztu behar da bere sorkuntza

Hemen aurkituko duzue zoingehiagokaren arauditegia.

Adixkide artista emankor, saka hor.

Dendariek, motz eta jos !

February 13, 2018

Urriaz geroztik hogoi bat dendari lanean daude, aktür guziak arropa ederrenetan ager diten tauladan pastorala egunean.

Ikerketa eta miaketa lanaren ondotik, jin da izarien hartzeko eta sorkuntzen egiteko mementoa, orain entsegu eta arrajostearen aldia da.

Lana ez da ttipia ( 140 bat aktür) bainan gogoa ere ez! Eta hala hobe !

Milesker handi bat ! Biba dendariak !

Prentsa aintzinekoa

January 26, 2018

Urtarrilaren 23an, asteartez, pastoralaren lehen prentsa aintzinekoa iragan da emaiteko hunen zergatiaren eta abiatzearen berri.

Bestalde, Andereserora Hiriburun trajeriaren haria aipatu zen, hunentzat hasi lan haundia eta eman zen ere süjetaren izena …

Izan diren galdera guzieri arrapostu eman da, bainan ez dira denak salatu, zonbait sorpresek iraun dezaten ekainaren 3ª arte. Eta haien eskasik ez da izanen!

"Zer da pastorala ?", Jean-Louis Davant’en konferentzia artxiboekin irudikatua.

January 26, 2018

Urtarrilaren 27an, ehun bat presunek jarraiki dute aberatsa zen konferentzia, gai hortan jakitun den Jean Louis Davant’ek emanik.

Jean-Louis Davant, idazle, olerkari, pastorala idazle eta euskalzaina da. Hainbat pastorala idatzi ditu azken 30 urte hauetan, Xiberoko Ikastolek Maulen 1990 urtean eman zuten Abadia Ürrüstoi, Gotaine Iribarnek 1993an eman Eüskaldünak Iraultzan, eta beste batzu berrikiago ikusi direnak, horietan 2004ean Maulen Antso Handia  eta 2013an René Cassin Sohütan.

 

Euskal Kultur Erakundeak lauzkatu du Hiriburu Pastorala 2018 elkartea ekitaldi horrentzat.

Milesker haien sustenguarentzat !

Bihotz altxagarri diren mustrakak

February 20, 2018

Aktürrak biltzen dira ostirail guziz Urriaz geroztik, duten desafioaz jabeturik.

Mustrakaz mustraka, lanaren fruitua ikusten da ontzen  urrats segurrago batekin.

Zorroztasun, konzentrazio, zain eta batez ere kar haundia, ahantzi gabe omorea berant arte ere beti hor dena.

Lehen mustraka orokorra martxoaren 4ean, igandearekin ! Jin trenpean ! 

Zponzor eta partzuerrak

December 31, 2017

Hiriburu Pastorala 2018 elkarteak bilatzen ditu partzuerrak xedearen kargu haundieri buru egiteko.

 

Zpontzor bakotxak bere publizitatea duke liburuttoan, herriko panel interaktiboan eta ere gomitak  gogokoa duen ikusgarri eguneko.

Mezenas gisa, emaileak zerga abantail bat baduke (%60 ko beherakada zozietate edo soldata zergan). Zerga agiri bat segurtatzen zaio.

Ez duda, lagundu gaitzatzue !

Please reload

bottom of page