SÜJETA
Guillaume IRIGOYEN eta Patxi IRIATek idatzi dute ANDERESERORA HIRIBURUN pastorala.
Drama bat 7 kantuekin eta 21 jeikaldietan
Hiru hariek josten dute gidoia:
-
Historia haundiaren baitan Hiriburun gertatu historia bereziak (Wellingtonen bataila haundia adibidez)
-
Andere Serora, pastoraleko süjeta izanen dena herriaren biziaren lekuko 800 urtez.
-
Herensugearen leienda.
Lau parte nagusi
-
Erdi aroa eta Yruber izenaren sortzea (1150 urte alderat), Beltzuntzetiarren historia eta herensugearen leienda
-
Iraultza aintzin: Hiriburu eta Baiona arteko tirabirak Mousseolles auzoaren jabetzaren inguruan.
-
Iraultza eta iraultza ondoa
-
14eko gerla ondoa, Jules Moulier “Oxobi” ertorra, azken andere seroaren herioa ( Marguerite Baladé 1919an), Mousserolles’en lotzea San Andres parropiari.
Pastoralak Hiriburuko historioa kondatuko du zonbait gertakari adierazgarrien bidez: Beltzuntze familia eta herensugearen leienda, Baionarekin herriak izan duen borroka luzea bere mugen zaintzeko, iraultza garaia, Napoleonen garaiko gudua, 19 garren mendeko pastorala, azken andereseroraren herioa bi gerlen artean.
Hain zuzen Andereserora izanen da pastoralaren süjeta, hunek dituela garai desberdinak lotuko.
Errejent lana Pantxika URRUTYk betetzen du
Bi aldiz emana izanen da: 2018ko ekainaren 3an eta 2018ko irailaren 16an
Mustrakak hasi dira urriaren 20an eta ostirail arrats guziz iragaiten dira arratseko 8etatik 11ak arte
Sébastien PAULINIren zuzendaritzapean, hamabost bat soinularik errepikatzen dituzte pastoraleko ohiko doinutegia eta hunentzat partikulazki behar diren doinu berriak
Leinuako dantzariek, pastoraleko dantza sorkuntzak segurtatuko dituzte, Roger Goyeneche eta Cybèle Damestoyen gidaritzapean.
Sophie LARRANDABURUk musika batzu sortu ditu eta pastoralaren kürra zuzentzen du.
Maialen HiIRIBARREN dendarietaz arduratzen da. Dotzena bat jada lanean hasiak dira 200 bat jauntziren egiteko